XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beste itsaspeko izkira bat (Itx 150) sergestes delakoak, antena luze batzu baditu, zigor bezala baliatzen dituen garfio batzu puntan dakarraztenak.

Izkira, haietaz balia daiteke, arraintzako haga batetaz bezala eta garfioekin bil ditzazke harrapakinak, gero bera oin luzeetaz baliatuz garfioetatik ahoraino eremaiteko.

Gauaz oskoldun asko joanen da gainuretaraino, laurehun metroz gehiagoko bidea eginez zutean, gero argi zirrintean berriz itsaspeko uretara itzultzeko.

Itsaspeko abeldiaren ezaugarri komun bat kanpoko nola barneko hezurdiaren itxura estilizatua da.

Arrainen hezurrak, hezurgabeen kuskuak, zaldilarrudunen hezurdi kisuzkoak, belakien ezpikulak, zulottikidunen eta radiolarioen maskorrak, guziak biziki meharrak eta guti haziak dira.

Bi arrazoin bada hezurdiak arinak izaiteko: uraren mugitze biziki emekia, eta haren tenperatura.

Hezurren eta maskorren pisua haundia izanez, ur trankil horietan neka lezakete arrainen mugimendua.

Itsas-leizeetako ur hotzetan, biziki neke da hezurdiaren, moldatzeko behar duten kalzioaren biltzea.

Itsas-leizetako tenperaturetan kalzioa urkor geratzen da eta abereentzat arras neke da haren gogor-araztea.

Itsaspetako ur nagien gatik klase askotako mota anitz heltzen da alimaleko haunditasunen ukaitera.

Badira tunikadunak, metro bat baino luzeagoko oinen gainean jarriak direnak.

Belakiak eta olarroak bi metro baino gehiago luzatzen direnak.

Itsas-sagarroi, xangurru, itsas-armiarma, kladozera eta ostrakoda mota haundienak ere itsas-leizeetan aurkitzen dira.

Itsaspeko abere gehienek, ur anitz duen larru lingirdatsu bat dute.

Haien larru barneko presionea, gorputz-kanpokoaren berdina da.

Horra zergatik abere horiek ez duten uraldeen presione ikaragarririk senditzen, alde bateko eta besteko indarrak ekilibratuak bait dira.

Hezurdien eta larruen moldatzeak erakartzen gaitu itsaspeko biziari jartzeaz hitzegitera.

Ez dezakegu itxoin, odol hotzeko arrainek eta abere apalagoek badutela-gerizapenik hotzetik begiratzeko.

Haien ibilera normala hotzaren giroari jarria da.

Garbi dago, mota bakar batzu itsas-leizeetan bizi direla, tenperatura apalak beharrezkoak dituztelakotz.

Tenperatura berekin, lur buruetako itsasoetako gainuretan aurkitzen diren motak ere dira, horiek.

Artikoan eta Antartikoan aurkitzen da abere planktoniko anitz, (...).